XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Imanol Lazkano, José Ramón Etxebarria eta beste izen pilo bat agertzen da buruz azkar bezala kontsidera daitezkeen bertsolarien artean.

Ama batek, esaterako, oso garbi adierazten du eztabaidan aritu dela alabarekin eta berak Egañari botua ematen dion bitartean, alabak Sarasua aukeratu duena inteligenteena bezala.

Sinpatikoen artean Peñagarikano da, inolako konpetentziarik gabe, irabazle agertzen dena.

Hala ere, bigarren posturako lehian tropel bat sartzen da. Mañukortak dezente botu ditu, Lizasok ez gutxi.

Norbaitek Sebastiani botua ematean, Umorez dagoenean umore oneko agertzen delako eta haserre dagoenean haserre esaten du.

Imanol Lazkanok ere pare samarrean biltzen ditu intelijentzia eta sinpatiaren botuak.

Mendizabal, Xanpun, Lazkao Txiki, Sorozabal, Gorrotxategi eta beste hainbat ere agertzen da sinpatiaren sari honen bila.

Inkesta bukatu ondoren, badira laburtxo eritzi eta galderak inbentatzen hasten direnak ere.

Batek bere gisako zerrenda bat arkezten du eta Diplomatikoena Imanol Lazkano; alaiena Sorozabal... eta horrela segitzen.

Norbaitek bertute eta alderdi onak neurtzeko egin dugun bezalaxe, bertsolarion alderdi makurrak neurtzeko ere beste inkesta bat egiteko premia aipatzen du eta izan dira, gutxi badira ere, parre piska bat egite aldera planteatu dugun inkesta topiko honetan usai txarreko jarrera matxistak ikusi dituztenak.

Seguru asko arrazoi puntu bat edo asko izango dutenez, bizpahiru emakume horien protesta ere agertu nahi genuke bukatu baino lehen.